Gure egungo elikadurak duen funtsezko arazoetako bat, otorduak egunean zehar oso gaizki banatuak egitea da, gizarte "garatuetako" bizimodu azkarregiak agindua, gehienetan. Gosaria egun osoko janaririk garrantzizkoenetako bat den arren elikabideaz egin diren hainbat inkestatan agertzen den bezala, goizeko lehenbiziko janaldian ez dugu behar bezainbeste elikagai (kalorien ikuspegitik zein hazkurri hutsarenetik) hartzen.
ESKOLAKO UMEENTZAT FUNTSEZKOA
Gosari orekatua, kaloriak egun osoan zehar harmonian banatzeko lagungarria dugu eta, horrezaz gain, eskola garaian -hazkuntzan eta garapenean etekin handiko sasoia izaki- biziki garrantzitsuak diren hainbat nutriente geureganatuko ditugula bermatzen digu. Hala eta guztiz, egunari behar bezalako hasiera emateko gosaria onuragarri dugula bi pertsona heldutatik batek aitortzen duen arren, Europan zazpi milioi gaztetxo gosaltzeke joaten da eskolara egunero, gai horri buruz Kellogg's European Barometer (1996-1998) txostenak plazaratu zuenez. Hona ikerlan horrek eman duen beste datu bat: goizean goiz haur eta gaztetxo gehienek hartzen duten janariak aholkatzen dena baino kaloria ekarpen urriagoa du. Beraz, eskasagoa izan edo ez izan, horrek haurraren elikabidean eta, ondorioz, haren egoera nutrizionalean, desoreka sortzen du.
GOSARIAREN AUKERA BATZUK...
Ogi xigortua oliba-olio birjinarekin, york urdaiazpikoa eta jogurt-irabiatua marrubiekin.
Esne-katilukada eder bat, zerealekin -mueslia, esaterako- eta platano edo bestelako fruta-zatiak, nahasian.
Gazta-ogitartekoa -gazta biguna bada hobe, Burgos adibidez-, laranja-zuku natural egin berriarekin.
Sandwich begetala, kafesnea eta kiwi bat, xerratan ebakia.
Fruta-mazedonia, jogurt edo mamiarekin, eta gailetak.
Biskote integralak gurinarekin, indioilarra bezalakoen hestebeteak, eta tea limoiarekin.

0 comentarios:
Publicar un comentario