23/11/08

NOLAKOA ZEN EUSKAL BALEA?


Euskal balearen batez besteko luzera 15 metrokoa zen, eta haren pisua 60 bat tonakoa. Haren ezaugarririk aipagarriena, buru handia eta bitxia edukitzea zen. Begi txikiak zituen, eta baraila oso kurbatua.

Usaimen handirik ez, eta ikusmen ez oso onekoa, entzumen bikaina zuen bere zentzurik garatuena.

Balea beltza izan ohi zen kolorez, kasu gehienetan behintzat, zenbaitetan sabel aldean orban zuriak izaten bazituen ere.

Barailen alde banatan gutxi gorabehera berrehun eta hirurogeita hamar luzakin zalu eta gogor zituen, balearen bizarrak deituak, elkarren artean lerrokatuak eta trabatuak. Bizar hauen artetik iragazten zuen ura baleak, eta bizar horietan katigatuta gelditzen zen planktona (itsasoko animalia txikiak) eta krilla (izkira txikien antzekoak) jaten zuen.

Bale mota honek oso geldi egiten zuen igerian, eta airea hartzeko bi zulo zituen gaineko aldean. Bi zulo horietatik ur eta lurrun zorrotadak igotzen zire arnasa botatzen zuenean. Zorrotada horiek bost metroko altuera har zezaketen.

Negu beltzean azaltzen zen balea gure kostaldean, Groenlandiako eta Kanadako itsasoak izozten ziren garaian. Kantauri itsasoko ur epeletara etortzen ziren erditzera.

Baleek lotura oso estua zuten familiakoen artean, eta ehun urte betetzera hel zitezkeen.

0 comentarios:

 

Gure txokoa © 2008. Template Design By: SkinCorner