23/11/08

TXISTEAK

Arrantzale batek beste arrantzale bati:

- Nik zure aurpegi hori beste lekuren batean ikusi dut....
- Ba harritzekoada. Nik burua beti leku berean eramaten dut eta.

-------------------------------------------------------------

Marinel gaztea ontzira sartzera doa. Lagun batek esaten dio:

-Nola ausartzen zara itsasora joaten, zure aita, aitona eta osabak itsasoan hil zirela jakinda?
-Eta non hil ziren zure aita, aitona eta osabak?
-Non hilko ziren, ba? Ohean.
-Eta nola ausartzen zara gauero ohean sartzen?

--------------------------------------------------------------

-Joxepa! Arraina garbitu al dun?
-Ez, ez dinat garbitu.
-Ez dunala garbitu?
-Zertarako garbitu behar ninan, ba, uretan jai eta uretan bizi izan bada?

--------------------------------------------------------------

Arrantzalea bere semearekin portutik paseatzen doa.

-Aita, izugarri harritzen nau gauza batek.
-Zerk harritzen hau, ba, horrenbeste?
-Zuk bizarra beltza eta ilea zuria edukitzeak.
-Horrek azalpen erraza zeukak, seme! Ez al dakik, ba, bizarrak baino hogei urte gehiago ditudala ileak?

---------------------------------------------------------------

0 comentarios:

 

Gure txokoa © 2008. Template Design By: SkinCorner